Mezuak

PAUMON

Irudia
Lauhileko hontako beste proiektua Pau hirian kokatua dago. Hirian bertan dagoen pabilioi bati erabilera aurkitzeko udaletxeak txapelketa bat antolatu du. Hiriaren kota baino beherago dago kokatua eraikin hau, muga fisiko handia sortzen duten trenbideen parean. Gure ideia muga hori txikitzean datza, hiria naturarekin birkonektatuz. Ideia hori burutzeko, trenbide sare handi hori lurperatzea beharko genuke. Trenbidearen atzekaldean gune berde handi bat dago, natura eta Pau-ko biosferari buruz pentsarazi ginduena. Pau-ko klimak zenbait landare exotikoen hedapenean lagundu du, eta beste zenbait hezitzea ere ahalbidetuko luke. Horri esker, gure pabilioiaren atzean irekiko genukeen gune zabal hori berdegune exotiko batean bihurtzea posible izango litzateke. Berdegune hori hirigunetik ikusgaia izango litzateke, baina beheruntz jaitsi ahala, trenaren geltokiak eta gure pabilioiak berdegune hau estaliko lukete. Hortaz, gure eraikina transizio pieza bat bihur genezake, gun...

Bienala prestatzen

Irudia
Donostian egingo den arkitektura bienalaren inguruan egin ditzazkegun ekintzei buruz hitzeginez ideia bat garatzea adostu dugu taldean. Gure ekintza Donosti inguruan kartel batzuk jartzea izango da. Kartel horietan ikusgai izango da 2050 urtean Donostiak kontxako badian eraiki behar izan duen horma, kokalekuaren arabera argazkia aldatuko delarik. Hortaz gain, hirian turismo edo bestelakoen ondorioz eragindako galerak ere kartelan bertan egongo dira ikusgai. Hauek dira lehenengo saiakera batzuk, haizearen orraziari eta kursaalari dagokiena:

Arkitektura bienala

Irudia
Aurten Donostian Arkitektura bienala izango da, eta haren baitan aldaketa klimatikoaren inguruko proiektu bat egitea eskatu zaigu. Aldaketa klimatiko honek Donostian inpaktu izagarria izan dezake, itsasoaren igoerak batez ere. Igoera horrek Donostiako turismoan sor dezakeen inpaktuaren ideia bat egitea da gure nahia, eta horrek ekar ditzazken ondorio ekonomikoak.

Azken entrega: Ondarretako etxea

Irudia
Kurtso hontako azken entrega ondarretako etxearen zuzenketa izan da. Neure aurrkeo proiektua zuzendu eta gero guztiz aldatzea erabaki nuen, eta hau izan da proiektu berriaren emaitza:

Azken entrega: Etxebizitza + estudioa ondarretan

Irudia
Aurtengo azken entregara iritsi gara. Orain arte ikasitakoa aplikatzekoa momentua da, eta horretarako ondarretan kokatutako orube batean kokatu digute proiektua. 150 metro karratuko patio etxe bat eskatzen zitzaigun, beste 50 metro karratuko estudio batekin batera. B i kotxeentzako garajea izan behar zuen, eta gutxienez hiru logela. Hona hemen neure proiektua: Eta hauek dira planoak:

Sorosle Gunea

Irudia
Bigarren lauhilabete hontako lehen proiektua sorosle gune baten inguruoa izan da. Gune hori Donostiako hondarreta hondartzan izan behar da kokatua, itasoa kontrolatzearren. Neure kasuan hondartza eta paseoa banatzen dituen horman dago kokatua, hormari pegatuta. Kokapen horren funtsa pasealekua hedatzea da, eraikinaren sabaia pasealeku bihurtzen delarik. Hona hemen emaitza: Ikus dezakezutenez, eraikinak olatu forma hartzen du, itsasoarekin nolabaiteko kohesioa bilatuz. Neure Influentzia Donostiako Villa Lanperna etxea izan da. 
Irudia
Bigarren Lauhileko hontako lehen entreg eskailera baten inguruan zen. Unibertsitateko laugarren pisuko gelan goikaldera igotzeko eskailera bat sortu behar genuen. Ni arintasunean eta dinamikotasunean oinarritu naiz, eta hau da nire lana: