Tomás Díez - El nuevo ecosistema productivo: Fabricación personal, distribuida y abierta
Artikulo hontan hirietan gertatutako produkzio eta konsumoaren arteko disoziazioa aurkezten da. Gaur egun hiriguneetatik kanpo ematen da produktu gehienen ekoizpena, geroago produktu guzti horiek hirira eraman eta han konsumitzeko.
Artikuloak auto-produkzioa defendatzen du. Internet bidez edozeinek eraman dezake aurrera enpresa berri bat, baliabide eta azpiegitura gutxirekin. Mota hontako produkzioa da defendatzen duena, tokian egindako produzkio lokala. Internet bidez lortu dezakegun jakintza nahikoa da modu hontako produkzioa sortuko duen enpresa txiki bat sortzeko. Hala ere, enpresa hauek ezingo dute jada existitzen den industria aldatu, baizik eta hau konplementatu. Helburua ez da industria deuseztea, baizik eta produkzioaren sistema konplementatu eta hobetzea.
Antzinaroan tailer guztiak etxeen azpian zeuden. Artisau bakoitzak bere etxearen azpian zeukan tailerra, eta hori zen ohiko formatua. Ez da beharrezkoa hainbeste urte atzera begiratzea, Gros auzoko behe solairuak industriaz beterik ikusteko. Tailer eta industria hauek kanporatzeko joera azken garaikoa dela esan genezake, mende honetakoa. Modu batean, artikuloan proposatutakoa denboran atzerapauso bat ematea da, eta kaleetan industria hori berreskuratzea.
Gure hirien erdiguneek jasaten ari duten hustuketa kontuan hartuta, ez litzake ideia zoroa izango artikulo honek proposatutakoa aurrera eramatea eta industria horiek berreskuratzea, banku edo multinazional handi batek erosi ez duen lokalen bat ikusi nahi baldin badugu behintzat.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina