Mezuak

Azken Entrega

Irudia
Urumea ibaiaren azkeneko hamaika kilometrotan zehar orokorki honekiko bi jarrera desberdin antzeman daitezke. Hauetako bat ibaia egoera "natural" batean errespetatzea da, eta honek sortutako mugak errespetatuz eraikuntza hauetatik haratago egikaritzea. Ibaiarekiko erlazioa lantzeko modu hau Astigarrraga eta hernanin aurki dezakegu soilik. Ibaiaren azkeneko tarte honetan aurki dezakegun beste aukera ibaiarekiko erlazioa guztiz moztean datza, horma handien bitartez hau eraikuntza kota baino zenbait metro beherago utziz. Honek izugarrizko efektuak dakartza ibaian. Izan ere, ibaiek gainezka egiteko betidanik behar izan dute lekua bere ohiko mugetatik at. Sistema hau gehienbat ibaiaren azkeneko tartean erabili izan da, Donostia, Loiola, Martutene eta gaur egun eraikuntzan dagoen Txomin Enean ere. Beraz, proiektuan ibaiari gainezka egiteko leku handia eskaintzea proposatzen da, hein batean ibaiaren gainontzeko inguruetan uholdeek sortutako arazoak txikitzeko asmoz. A...

SEKZIOAK

Irudia
Gaurkorako eskala handiagoan egindako sekzio bat eskatu zaigu. Nire kasuan eskala txikiko sekzioak kontextua azaltzen du, handian xehetaun gehiago ikusten diren bitartean.

Martxoak 28 - Aurreentrega

Irudia

Tailer Bateratua

Irudia

Martutene Produktiboa - Aurreentrega

Gaurkoan lanaren aurrentrega egitea tokatzen zen, eta hemen da gratutako lana: https://drive.google.com/file/d/1wxigvEE0FVrUJ4tBCHrIEaIiaYVBPhEV/view?usp=sharing

Tomás Díez - El nuevo ecosistema productivo: Fabricación personal, distribuida y abierta

Artikulo hontan hirietan gertatutako produkzio eta konsumoaren arteko disoziazioa aurkezten da. Gaur egun hiriguneetatik kanpo ematen da produktu gehienen ekoizpena, geroago produktu guzti horiek hirira eraman eta han konsumitzeko.  Artikuloak auto-produkzioa defendatzen du. Internet bidez edozeinek eraman dezake aurrera enpresa berri bat, baliabide eta azpiegitura gutxirekin. Mota hontako produkzioa da defendatzen duena, tokian egindako produzkio lokala. Internet bidez lortu dezakegun jakintza nahikoa da modu hontako produkzioa sortuko duen enpresa txiki bat sortzeko. Hala ere, enpresa hauek ezingo dute jada existitzen den industria aldatu, baizik eta hau konplementatu. Helburua ez da industria deuseztea, baizik eta produkzioaren sistema konplementatu eta hobetzea.  Antzinaroan tailer guztiak etxeen azpian zeuden. Artisau bakoitzak bere etxearen azpian zeukan tailerra, eta hori zen ohiko formatua. Ez da beharrezkoa hainbeste urte atzera begiratzea, Gros auzoko behe s...