Azken Entrega


Urumea ibaiaren azkeneko hamaika kilometrotan zehar orokorki honekiko bi jarrera desberdin antzeman daitezke. Hauetako bat ibaia egoera "natural" batean errespetatzea da, eta honek sortutako mugak errespetatuz eraikuntza hauetatik haratago egikaritzea. Ibaiarekiko erlazioa lantzeko modu hau Astigarrraga eta hernanin aurki dezakegu soilik. Ibaiaren azkeneko tarte honetan aurki dezakegun beste aukera ibaiarekiko erlazioa guztiz moztean datza, horma handien bitartez hau eraikuntza kota baino zenbait metro beherago utziz. Honek izugarrizko efektuak dakartza ibaian. Izan ere, ibaiek gainezka egiteko betidanik behar izan dute lekua bere ohiko mugetatik at. Sistema hau gehienbat ibaiaren azkeneko tartean erabili izan da, Donostia, Loiola, Martutene eta gaur egun eraikuntzan dagoen Txomin Enean ere. Beraz, proiektuan ibaiari gainezka egiteko leku handia eskaintzea proposatzen da, hein batean ibaiaren gainontzeko inguruetan uholdeek sortutako arazoak txikitzeko asmoz.




Auzo produktibo honen proposamenarekin hasi baino lehen kokalekuan bertan zenbait aldaketa proposatzen dira. Aldaketa horiek lau atal nagusietan banatzen dira: Auzoko eskola, futbol zelaia, errepidea eta ibaia. Arantzazuko ama ikastola egungo kokapenetik mugitzea erabaki da, honen ondoan eguzkitzapen eta ikuspegi guztiak ezinbidetzen dituen eraikin luzetik aldenduz. Kokapen berria jada auzoan existitzen den eraikin industrial baten bidez sortuko da, auzoaren izaera mantenduz. Futbol zelaiari dagokionez, gunean daukan inpaktu handia leuntzea proposatzen da, eraikuntza berrientzako lekua uzten duen bitartean. Eskolak utzitako kokapenean txertatuko da, baina oraingoan parke batean integratutako zelai desmuntagarri gisa.



Autoen ibilbideak martutene bitan zatitzen du, aipatutako zelaia eta bidearen beste aldean dagoen berdegunearen arteko konexioa puskatzen duen bitartean. Hortaz, autoen ibilbidea desbideratzea proposatzen da, gaur egun oinezkoentzakoa den tranbia kaletik, alegia. Azkenik, ibaiari zabaltasun duina ematea beharrezkoa da gune hontan. Ibai ertzean kokatutako auto konzesionarioa kentzea proposatzen da, honek utzitako gunea ibaiari eskainiz. Esku hartze hauetaz gain lekuan kokatutako Landa Imaz enpresaren pabilioiari beste erabilpen bat ematea proposatzen da, honen itxiturak kendu eta egitura utziz auzoko ekipamendu komunak jaso ditzaken espazio publiko estalia sortuz.



Auzo berria hiru kota desberdinetan banatzea proposatzen da. Baxuena maiztasun gehienarekin urperatuko da, beraz, begetazioz estaliko da, eta arraun kluba ere hemen kokatuko da, lurretik altxata. Bigarren kota batean begetazioak jarraituko du, baina oraingoan fitodepurazio gune bat sortuko da. Auzoaren euri urak hona bideratuko dira water sensible urban design sistemaren bidez, hauen depurazio eta berrerabilpenerako. Ibaiak gora egingo balu, gune guzti hau ere irensteko aukera izango luke. Azkenik kota altuenean eraikinak aurkituko lirateke, uretatik babestuago.





Orubeak energia berriztagarrien ekoizpenerako aukera paregabea eskaintzen du. Gaineko irudietan ikus daiteken bezela, haizeak indarra duen hilabetetan gehienetan norabide berdinean doa, beraz, erreza litzake eraikinen kokapen zuzen baten bidez hauen estalkietan aerogeneradoreen bidez energia ekoiztea. Hortaz gain eguzkitzapena ere hartu da kontuan, energia ekoizpena eta barneko erabilgarritasuna kontuan hartuz. Erainkuntzak ekialde-mendebalde norabidean jarriz gero neguko solztizioan eguzkiak eraikin erdia baino gehiago gurutzatuko du, udako solstizioan metro bat besterik sartzen ez den bitartean, bi egoeretan barneko egoera egokiago eginez. Estalkietan ere eguzkitzapen egokiena izango genuke eguzki panelen bidez energia ekoizteko. Gainera, estalki horietako zenbaitetan baratzak ere kokatzea proposatzen da. 


Eguzkitzapenak eraikuntza barnean sor ditzazken onura edo arazoak kudeatzeko eraikinak bi sistema eskaintzen ditu. Lehena eraikin guztia inguratzen duen beirazko azal bikoitz bat da, irekigarria. Honi esker eguzkiak sortutako beroa neguan barnean mantendu daiteke, udan kanporatzen den bitartean. Sistema honi esker lehen aipatutako baratzak negutegi baten moduan funtzionatuko lukete. Bestalde, barneko fatxada aurretik pertsiana regulable batzuk ere izango lituzke eraikinak, beharrezkoa balitz eguzkitik babesteko aukera eskainiz.






Eraikinaren barnean kokatu daitezken etxebizitzak garatzeko sistema modular bat planteatzen da. Aurrefabrikatutako bederatzi modulo domestikoren konbinaketa eta errepikapenari esker edonolako egoitzak sor daitezke. Modulo hauek altzari modura funtziona dezakete, baina baita barne banatzaile gisa ere. Modu honetan gizabanako bakoitzak bere beharretara moldatutako egoitza izango du,  gainontzeko espazioa beste motako espazioetarako erabiltzeko aukera eskainiz, produktiboentzako adibidez. 

Eraikina, beraz, erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokituko diren espazioak bateratuko dituen egitura bat izango da. Ahalik eta erabilpen gehien ahalbidetzeko asmoz egitura honek solairu altuera desberdinak eskaintzea proposatzen da, bakoitzak bere erabilpenean beharrezkoa izango duen altueran bere espazioa txertatuko duelarik.





Egitura honek eskaintzen dituen modulazioa eta aurrefabrikazio maila handiari esker hau denboran zehar haztea posible izango litzake. Hortaz, hasieran behar bada eraikin bakarra agertu daiteke, eta eskaera handitzen doan heinean eraikitako azalera ere handitu. Denboran zehar sortu daitezken bolumen horien artean konexioa sortzen dituzten pasabide batzuk proposatzen dira, egituraren barruan emango diren jarduera sozial eta produktiboak areagotzeko asmoz.

Egitura hauek zutabe bidez egongo lirateke lurzoruan bermatuak, behe oinean ibilgailuentzako aparkalekuetarako espazio bat aurkituko litzakelarik. Espazio hau erdi lurperatua egongo litzake, auto pilaketa batek sor ditzaken inpaktua txikituz, auzoaren gune ireki nagusia eta eraikinen beste aldeko mendiaren arteko konexioa mantentzen den bitartean.






1- L Profila
2- Txapa grekatua
3- Kanpo akabera
4- Plaka albeolarra
5- Isolamendua
6- Malda hormigoia
7- Pertsiana metalikoa
8- Fatxada eusteko mentsula
9- Banaketa hormigoia
10- UPE 400 habea
11- Plaka albeolarrak eusteko mentsula
12- Beirazko fatxada
13- Tramex
14- Instalakuntzak
15- Sabai faltsua
16- HEA 200 zutabea










Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak