PAU - Bakarkako Lana

Aurreko aurreentregatik aurrera irakasleek bakarrik jarraitzeko gomendioa eman ziguten. Aurretik landutakoaren intentzio berdinekin jarraituz lan egitea aukeratu dugu hiru taldekideok, bakoitzak interes gehien sortzen dion aspektuan zentratuz. Neure kasuan, hangarraren kanpoaldean gertatzen denak arduratzen nau gehien. Herria eta eraikinaren atzean dagoen berdegune zabalaren artean espazio publiko berriak sortu eta konexioak hobetzea, han zuzen ere.

Lehenengo akzioa herritik jaistean kanalak sortzen duen muga haustean datza. Hori lortzeko badagoen zubietako bat zabaltzea planteatzen dut, zubi izaera galduz, eta espazio publiko berri bat sortuz.

Behin kanala gurutzatzean hangarraren pareko espazioa ere birgaitzea gustatuko litzaidake, hangarra berarekin konexioa edo transizioa hobetuz. Honen ostean eskubiko aparkalekura eramango gaitu espazio publikoen segida honek. Aparkalekua den eremua herriarentzako espazio publiko erakargarri batean bihurtzea litzateke hemen egin beharreko akzioa.

Espazio horren erabilera hobetua egotean, hura eta trenbidearen atzealdeko berdegunea konektatzea beharrezkoa konsideratzen dut. Hau egiteko modu egoki bat "zubi berde" bat egitea dela uste dut. Trenbideetara hurbiltzen doazen heinean gutxinaka bi eremuei malda emanez, zubiak ez luke kurba gehiegi hartu beharko, eta trenak azpitik pasako lirakete.

Zubia egin eta gero, atzekaldeko eremua egokitzea litzateke hurrengo beharrezko akzioa. Han dauden trenekin erlazionatutako zenbait eraikinen eraispena planteatzen dut, eta ondorengo berdegunearen hedatzea, zubira heldu arte.

Azkenik, berdegune hori eskubiruntz ere hedatzea positiboa litzakela uste dut, erabilpen oso eskasa duten eraikin txiki horiek eraitsiz, eta beharrezkoa balitz hauek betetzen zuten eginbeharra hangarrera mugituz,



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Tomás Díez - El nuevo ecosistema productivo: Fabricación personal, distribuida y abierta