Urumea ibaiaren azkeneko hamaika kilometrotan zehar orokorki honekiko bi jarrera desberdin antzeman daitezke. Hauetako bat ibaia egoera "natural" batean errespetatzea da, eta honek sortutako mugak errespetatuz eraikuntza hauetatik haratago egikaritzea. Ibaiarekiko erlazioa lantzeko modu hau Astigarrraga eta hernanin aurki dezakegu soilik. Ibaiaren azkeneko tarte honetan aurki dezakegun beste aukera ibaiarekiko erlazioa guztiz moztean datza, horma handien bitartez hau eraikuntza kota baino zenbait metro beherago utziz. Honek izugarrizko efektuak dakartza ibaian. Izan ere, ibaiek gainezka egiteko betidanik behar izan dute lekua bere ohiko mugetatik at. Sistema hau gehienbat ibaiaren azkeneko tartean erabili izan da, Donostia, Loiola, Martutene eta gaur egun eraikuntzan dagoen Txomin Enean ere. Beraz, proiektuan ibaiari gainezka egiteko leku handia eskaintzea proposatzen da, hein batean ibaiaren gainontzeko inguruetan uholdeek sortutako arazoak txikitzeko asmoz. A...